EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Irailaren 3an hasiko da matrikulazioa gure…

EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Hiztun berri askok baieztatu ohi dute ez dutela euskara erabiltzeko aukerarik, jakin arren; eta jakina da hizkuntza bat, erabili ezean, ahaztu egiten dela. (Horixe da eskolan euskaldundutako gazte askoren esperientzia.)

Hiztun berri askorentzat, euskara ez erabiltzeko arrazoi nagusiak izaten dira testuinguru soziolinguistiko erdaldunean bizitzea edota harreman-sare euskaldunik ez edukitzea.

Dena dela, testuinguru soziolinguistikoa garrantzitsua den arren, ez da erabakigarria. Badira euskara egunerokoan darabilten hiztunak, nahiz eta testuinguru erdaldunetan bizi.

Hortaz, testuinguru erdaldunenetan ere posible da euskara erabiltzea, zenbait estrategia garatuz gero.

Esaterako, euskaraz egiten diren kultur jardueretara joatea, joanez, euskaraz egiten duten dendak eta tabernak ezagutzea, Berbalagun ekimenean izena ematea edota euskaltegiko lagunekin harremana estutzea, euskarazko komunikabideak kontsumitzea, ume eta gazte ia guztiak euskaldunak direla aprobetxatuta adin-tarte horretakoekin lehenengo hitza beti euskaraz egitea, zerbitzua euskaraz eskaintzen duten erakundeetara jotakoan euskaraz jardutea, etab. Badira, beraz, hainbat eta hainbat estrategia egunerokoan euskara erabiltzeko, testuinguru erdaldunean bizi arren.

    • Lanbide Heziketako praktikak euskaraz

      Ahize-AEK-ko aholkulari Mikel Urdangarinek gidatuta, martxoan lantokiko praktikak egitera joango diren D ereduko ikasleek formazio-motibazio saioa izan dute Errenteriako Don Bosco Institutuan....

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean!

      Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean!Kalean da iraila-urriko AIZU! eta azalean Juan Martinez de Irujo pilotari ohia. Hainbat dira ikasturte berriaren hasierako ale honek biltzen dituen gaiak, besteak beste, Raul Perez Martinezi...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Euskaraz praktikatu nahi?

      Euskaraz praktikatu nahi?Dagoeneko, mintzapraktika programetan izena emateko epea zabalik da. Aurten ere, AEKren Praktikatu zerbitzutik hainbat aukera eskaini nahi dizkizugu: astean behin mintzataldean elkartu eta lasai...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>