EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Irailaren 3an hasiko da matrikulazioa gure…

EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Lehenengo eta behin, garrantzitsua da jakitea euskara ikasi duten euskaldunak oso pozik daudela hizkuntza ikasi izanaz, harro, asebeteta

Askok adierazi izan dute euskara ikasteak euskaldunengandik hurbilago sentitzen eta euskal munduan sartzen lagundu diela. Izan ere, bada Euskal Herrian mundu aberats bat euskaraz mintzo dena, euskara jakin ezean ezezaguna dena askorentzat. Beraz, euskara ikasi ahala mundu berri bat zabaltzen zaigu, parez pare, gure inguruan: gure eskualdean, herrian zein auzoan.

Askok diote, halaber, euskara jakiteak lan-aukera gehiago edo hobeak ekarri dizkiela. Euskara bada baliagarria, beraz, lanpostu bat lortzeko.

Beste batzuek agertu dute euskara ikasteak integratuago sentitzen lagundu diela; esate baterako, herri euskaldun batera bizitzera joan direnean.

    • Lanbide Heziketako praktikak euskaraz

      Ahize-AEK-ko aholkulari Mikel Urdangarinek gidatuta, martxoan lantokiko praktikak egitera joango diren D ereduko ikasleek formazio-motibazio saioa izan dute Errenteriako Don Bosco Institutuan....

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean!

      Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean!Kalean da iraila-urriko AIZU! eta azalean Juan Martinez de Irujo pilotari ohia. Hainbat dira ikasturte berriaren hasierako ale honek biltzen dituen gaiak, besteak beste, Raul Perez Martinezi...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Euskaraz praktikatu nahi?

      Euskaraz praktikatu nahi?Dagoeneko, mintzapraktika programetan izena emateko epea zabalik da. Aurten ere, AEKren Praktikatu zerbitzutik hainbat aukera eskaini nahi dizkizugu: astean behin mintzataldean elkartu eta lasai...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>