COURS DE BASQUE 2019/20

Une offre variée vous est proposée dans la centaine de centres d'AEK: cours dans les Gau Eskola, sessions par internet (à partir du niveau B1), auto-apprentissage, stages intensifs avec ou…

Gehiago irakurri...
COURS DE BASQUE 2019/20

Aurkezpena sarerako2015-16 ikasturtean ere, AEK-k abian jarri ditu mintzapraktika programak; hala, gaur, larunbata, egitasmoaren aurkezpena egin du, Lotsarik gabe, praktikatu gurekin lelopean. Kalean -Portugaleteko terraza batean, hain zuzen-, AEKren mintzapraktika egitasmoen koordinatzaileak eta programetako kideak bildu dira, egitasmo horien nondik norakoak azaltzeko.

Azken urteotan bezala, egitasmoetako partaideek jarri diote aurpegia kanpainari. Lagun hauek erakutsi digute euskaraz mintzatzeko lotsa galdu behar dela, haiek egin duten bezala, hizkuntza gaitasuna areagotzeko eta euskal hiztunon komunitate hurbila handitzeko.

Aurreko ikasturtean, elkar ezagutzeko ekintzek (mintzodromo, ikastaro, irteera, bazkari zein afari, ikuskizun, kultur irteera eta abarrek) oso harrera ona izan zuten mintzapraktika programetan parte hartu zuten 6.000 lagunen artean. Beraz, egitasmoen antolatzaileen helburua da horiek sustatzen jarraitzea aurrerantzean.

Bestalde, asmoa azaldu dute GURASOlagun programari ere beste bultzada bat emateko, familietan eragitekotan. Gainera, aurten, berrikuntza moduan, GAZTElagun abiatuko da hainbat herritan, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko.

Mintzapraktika egitasmo berriok herriz herri aurkeztuko dira urrian. Ikasturte honetan, toki gehiagotan sortuko dira taldeak; horrela, euskararen erabilerak segituko du indarra hartzen.

2015-16 ikasturtean parte hartu nahi baduzu Euskal Herrian osatuko diren mintzapraktika programetako baten batean (BERBAlagun, MINTZAlagun, MINTZAkide, GURASOlagun... 100etik gora), jada eman dezakezu izena. Horretarako, euskaltegi, euskara elkarte edota euskara zerbitzuetara jo dezakezu, edota www.praktikatu.eus webguneaz baliatu.

    • Lanbide Heziketako praktikak euskaraz

      Ahize-AEK-ko aholkulari Mikel Urdangarinek gidatuta, martxoan lantokiko praktikak egitera joango diren D ereduko ikasleek formazio-motibazio saioa izan dute Errenteriako Don Bosco Institutuan....

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean!

      Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean!Kalean da iraila-urriko AIZU! eta azalean Juan Martinez de Irujo pilotari ohia. Hainbat dira ikasturte berriaren hasierako ale honek biltzen dituen gaiak, besteak beste, Raul Perez Martinezi...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Euskaraz praktikatu nahi?

      Euskaraz praktikatu nahi?Dagoeneko, mintzapraktika programetan izena emateko epea zabalik da. Aurten ere, AEKren Praktikatu zerbitzutik hainbat aukera eskaini nahi dizkizugu: astean behin mintzataldean elkartu eta lasai...

    << < 1 2 3 4 5 > >>

01 IGOGAILUA podcast A

 

 

 

COURS DE BASQUE 2019/20