AEKren eskutik gozatu BERRI TXARRAK taldeak uztailaren 14an, Bilbon, Kobetamendin emango duen kontzertuaz!
- 2018/2019 ikasturtean, AEK-ko ikaslea izan bazara,
- 2019/2020 ikasturterako aurrematrikula* egiten baduzu,
- UDAko barnetegietan izena emanez gero,
% 20ko beherapena izango duzu sarreran: 35euro 28 euro
Parte hartu nahi baduzu, eman izena www.aek.eus webguneko formularioan. Azken eguna:
ekainaren 28a.
Ikusi egitaraua, Lekunberriko taldeak emango duen ezohiko kontzertuaz gain, euskarazko kultur egitarau zabala ere egongo baita.
Harrapatu aukera!
*2019/20 ikasturterako eskaintza berezia ekainaren 21ean amaituko da.
Egitaraua
Uztailaren 14an, Zaleen Gunea 16:30-20:30
-
Trakamatraka: Batez ere haur eta gazteei zuzendutako musika eta birziklapen tailerra.
-
Erraia: Zirkoa eta musika uztartzen dituen emanaldia.
-
Ez da kasualitatea: Bertso-saio musikatua da. Lau bertsolarirekin batera bi musikari aritu ohi dira (saxoa+gitarra edo biolina + gitarra). Lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira.
-
Kolpez blai: Emanaldi osoan zehar energia, dantza eta mugimendua eskaintzen dituen Zo-Zongo taldearen ikuskizuna.
-
Meeting Point: Asier Zabaletak zuzentzen duen Ertza konpainiaren dantza ikuskizuna.
-
Ahotsenea ere Kobetamendin izango da eta kudeatuko dituen 2 eszenatokietan 8 musika talderen kontzertu laburrak ( 30 minutu bakoitzak) ikus-entzun ahal izango dira. Parte hartzeko izena eman zuten 65 taldeetatik, honakoek aurkeztuko dituzte 2019 honetan plazaratu berri dituzten diskoetako kantak:
Atzapar
Diabolo Kiwi
Iont
Patx&Run
Huts
Dukkha
Natali
Larra Bideak
-
Berri Txarrak Lagunartea ez-ohiko kontzertua: Hamaika gonbidaturekin batera, Berri Txarrakek 25 urteko ibilbidean sekula ondu ez duen emanaldi bakana izango
-
EULEN taldearekin lankidetza-hitzarmena
AHIZE-AEK hizkuntza-aholkularitza zerbitzuak lankidetza-hitzarmena sinatu du EULEN Sociosanitarios (Gipuzkoa) taldearekin. Hala, EULEN-en aholkularitza eskainiko dugu hizkuntza-kudeaketa hobetzeko...
<< < 2 3 4 5 6 > >>
-
KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!
Egunak zenbatzen dituen horietako bat zara? Azazkalik gabe, urduritasunak urduritasunez? Edozein makil altxatzen duzu, lekukoa izango balitz? Lasai! Itxaronaldia leuntzeko, sendabide itzel batekin...
<< < 2 3 4 5 6 > >>
-
Kirola eta Natura: Gorobel mendilerroko argazki lehiaketaren irabazlea
Hilaren 24an, Kirola eta Natura egitasmoko bigarren irteera egin zuten gure mintzalagunek, eta Gorobel mendilerroa (Aiaraldea) ezagutzera joan ziren. Eguraldia lagun, ederki pasatu zuten joandako 40...
<< < 2 3 4 5 6 > >>
-
Pospolo-saltzaile txikiari buruzko gidaren itzulpena egin du Kulturgintzak
Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak(ABAO-OLBE) beste enkargu bat egin dio Kulturgintzari, AEKren itzulpengintza eta zuzenketa zerbitzuari. Oraingoan, Kulturgintzako kideek gida didaktiko bat itzuli behar...
<< < 2 3 4 5 6 > >>